martes, junio 06, 2006

Antzerkiola Imaginarioa Miamin


Antzerkiola Imaginarioak Hispaniar Antzerkiaren inguruko XXI. Nazioarteko Jaialdian parte hartuko du. Teatro Avantek ekoizten duen jaialdi hau EEBBetan egingo da, Ekainaren 1etik 25 bitartean. Jaialdia, Florida hegoaldeko hainbat herrieta gauzatuko da: Miami, Coral Gable, Key Biscane eta Fort Lauderdalen. Talde gonbidatuak EE.BB., Europa eta Amerika Latinatik datoz.
Lan honekin, Antzerkiolak, Argentinako EXPERIMENTA jaialdian parte hartu ahal izan zuen, baita Chicagoko Antzerki Latindarreko jaialdian (EEBB) eta El Cairoko Nazioarteko jaialdian (Egipto) ere. Irango Zentru Dramatiko Nazionalaren gonbidapenari esker, 24th Fadj International Festival of Teheran (Iran)-en egon dira, 2006ko Urtarrilean Qashqai Hall-ean 4 ekitaldirekin. Antzerkiola Imaginarioak Yuri Sam bere lanarekin 2005.urteko Donostia saria Irabazi zuen. Ekainak 24 eta 25-ean taularatuko da Yuri Sam Miracle antzokian, Miamin.