lunes, marzo 13, 2006

ARTEDRAMA Euskal Laborategia Apirilaren 17tik 23ra ospatuko da, Aulestian,



Gaurdanik, aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizale guztiei luzatzen zaie deia. (Gehienez 15 onartuko dira)
ARTEDRAMA Euskal Laborategiaren helburuak, besteak beste, euskal dramaren ikerketa; euskal terminologia dramatikoaren garapena; aktoreen euskarazko sormen prozesuen gauzatzea, edota antzerkiaren alorrean euskal sortzaile ezberdinen arteko kontaktuak, elkartrukeak eta ikerketa bateratuak bultzatzea izango dira. Horretarako, Euskalherriko antzerkigintzaren barruan aspaldi lanean dabiltzan ikerlari eta sortzaileak izango dira gurekin irakasle eta solaskide moduan.
IRAKASLEAK: Aste honetan hainbat aditu izango dira gurekin, Maite Agirre
, Gaitzerdi taldeko kideak, Iparraldetik datorren Antton Luku, Aitor Agiriano eta Ander Lipus Antzerkiola Imaginariotik.

MATRIKULA: Ikastaro trinkoaren salneurria 350 € da. Prezio honetan ikastaroaz gain (guztiak euskaraz izango dira pentsio betea sartuta dago (eguneko otorduak eta lo egitekoa)
Informazio gehiago:
info@antzerkiola.com